KRITIKA. Musika

AEBetako musika landua

2016ko urriaren 25a
00:00
Entzun

BOS

Zuzendaria: Erick Nielsen. Egitaraua: Charles Ives-en lanaketa W.A. Mozart-en lana. Bakarlaria: Santiago Lopez. Lekua: Euskalduna jauregia, Bilbo. Eguna: Urriak 20

Eskertzekoa da Eric Nielsen zuzendariaren eskutik etorri zaigun Charles Ivesen obraren zatia. Biak estatubatuarrak izanik, horrek aukera paregabea eman dio BOSi orain arte inoiz jo gabeko konpositore baten lana ekartzeko. Izan ere, Charles Iveskonpositorea Connecticuten jaio zen 1874an eta apenas izan zen ezaguna bere herrialdean haren heriotzara arte (1954), eta are gutxiago Europa zaharrean. Orkestrak jo duen hasierako Three places in New England —en 4.bertsioa da eta lan oso ona: haren hiru mugimenduak hainbat sasoitan konposatu zituen eta behin eta berriz birkonpondu. Ondorioz, beltzen lehenengo errejimendu militarrari eskainitako omenaldian, tentu onekoa izan da zuzendariak orkestraren aurrean eraman duen giroa; gogorrabeharbada publiko zati batentzat. Alaiagoa eta burrunbatsuago da estatubatuarren martxa popularretan oinarritzen den collage disonantea eta maisutasunez zuzendua eta interpretatua izan zen, bigarren mugimenduan, hain zuzen. Beste horrenbeste gauzatu zen hirugarrenean garapen batean hasiera baketsutik azken klimaxera heldu arte.

Bigarren sinfonian europar klasikoen zitak nahasten ditu Ivesek AEBetako ereserkiekin, abesti popularrekin eta patriotikoekin; martxa militarrekin eta unibertsitateko abestiekin. Bada. Nielsenek egoki bateratu zituen orkestraren pasadizo erritmikoak eta lirismo klasikoa duten pasarteak. Nabarmentzekoak dira orkestrarekin lortu zituen muturreko dinamika txukunak eta baita bakarlarien joaldi onak ere, eta publikoak jakin izan zuen hori onartzen

Zalantzarik gabe, Wolfgang Amadeus Mozarten Kontzertua fagot eta orkestrarako Si bemol Maiorrean egokia zen aurrekolan gogorren artean kokatzeko, eta harmonia klasikoaren oinarritara jotzeko ikus-entzule batzuen lasaitasunerako. Bertan,konpositore austriarra estilo galantera jo zuen konprapuntuarekin kontrajartzeko. Eguneko fagot bakarlaria bertako orkestrakoa da, Santiago Lopez gaztea, hain zuzen. Lanak duen birtuosimoa xumea da gaur egun garai hartako fagot teknologiarekin alderatuz, baina aproposa, beraz, bakarlariaren dirdirarako. Lopezek joaldi garbia, afinatua eta ziurra erakutsi zuen emanaldi osoan: cadenzetaneta jauzi interbalikoetan abilezia, garbitasuna muturreko notetan, fraseo eta arnasketaren kontrola bikaina... Publikoaren txalo andana jaso zuen, eta bere eskerrona adierazteko, biolontxelo jotzailearekinbatera, Mozarten beraren opera baten zatiki laburra eskaini zigun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.