Hondarreko libertimendua, Urepelen

2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Martxoaren 17an jokatuko da aurtengo hondarreko libertimendua. Urepeleko (Nafarroa Beherea) eskolako aire-hartze eremuan izanen da, 10:30ean. Ibarreko hiru eskolak Zanpantzar erreko dute, eta, ondoren, zirtzil eta karatoxek hartuko dute plaza.

Banka, Aldude eta Urepeleko gazteek emanen dute libertimendua. Iaz berpiztu zuten eskualdean inauterietako ohitura, Donibane Garaziko giroak eraginda. Lehenbizikoa Bankan izan zen, eta urtetik urtera herri batean eginen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.