Patricia Barcena. CEAR Euskadi

«Herritarrek pertsona ahulenen aurka bideratzen dute atsekabea»

2014ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Diskriminazioa beti egon dela uste du Patricia Barcena CEAR Euskadi errefuxiatuen elkarteko kideak, baina onartu du azken urteotan areagotu egin dela. Izan ere, azaldu duenez, krisiaren poderioz sortutako egoerak batzuk gehiago baztertzea dakar: «Herritarrek pertsona ahulenen aurka bideratzen dute atsekabea, eta ahulagoak direnez, haietaz abusatzen dute». Ahulenak, maiz, gutxiengoak izaten direla gehitu du.

Nolanahi ere, ezberdintasunak bezala, horien aurkako borroka ere aspalditik datorrela uste du, eta sortu berri den sareari esker hobe lan eginen dutela: «Lehendik egiten genbiltzan lan hori indartu eginen dugu». Hala, era koordinatuagoan eta tresna gehiagorekin lan egitea espero du, edo bederen, diskriminazioa ikusaraztea, batzuetan «isilekoa» delako: «Batzuek ez dakite bizitzen ari diren egoera bazterkeria denik ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.