Elkarrekin Podemosek bide emango die Jaurlaritzaren bi proposameni

Erredakzioa
Gasteiz
2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak aurrera aterako ditu bere ardurapeko langile publikoen soldata %2,25 igotzeko proposamena eta DSBEa emendatzeko ekinaldia. Elkarrekin Podemosek atzo iragarri zuen abstenitu egingo dela, eta, beraz, gobernuak ziurtatuta dauka beharrezko boto kopurua. Bestalde, Lander Martinez koalizioko bozeramaileak argitu du itunpeko ikastetxeen hitzarmena berritzeko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenaren kontra bozkatuko dutela. Beraz, gobernuak EH Bilduren edo PPren babesa edo abstentzioa lortu beharko ditu legebiltzarrak egitasmoa onartzeko. Proposamenak hilaren 14an eztabaidatuko dituzte ganberan.

Martinezen esanetan, bere taldearen botoa abstentzio «kritikoa» izango da. Urkulluren gobernuak DSBEa %3,5 igo nahi du, eta babes laguntza hori jasotzen duten pentsiodunen kasuan, %4,5. Elkarrekin Podemosi ez zaio igoera nahikoa iruditzen, eta ziurtatu du DSBEa gutxieneko soldatarekin parekatzeko eskatzen jarraituko duela, baina ez du Jaurlaritzaren proposamena onartzea eragotziko.

EH Bilduk Elkarrekin Podemosi leporatu dio Jaurlaritzari «txeke zuri bat» ematea «zailtasun» egoeran dagoenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.