Argi mozketarik ez hotz edo bero handiko egunetan

2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Hotz edo bero handiko egunetan talderik zaurgarrienei argindarra etetea debekatuko du Espainiako Gobernuak. Pobrezia Energetikoaren aurkako Estrategia Nazionala izenekoa onartu zuen atzo Madrilgo gobernuak. Plan horrek babes handiagoa ematen die diru arazoengatik argindarra ordaintzerik ez duten kolektiboei. Gaur egun, argindar konpainiek lau hilabetez kobratu gabe egon ondoren zuten argindarra mozteko eskubidea; planakbeste lau hilabetez luzatzen du epe hori eta, tarte horretan, bermatu egiten du bezeroak gutxieneko hornidura bat izatea.

Pobrezia energetikoaren aurkako planak proposatu du bonu sozial bat sortzea energia iturri guztietarako. Hau da, talde batzuek prezio merkeagoan, argindarra ez ezik, berotzeko edo kozinatzeko gasa eta beste energia iturri batzuk ere betetzea. 2008az geroztik pobrezia energetikoa dutenak handitu direla onartu du Espainiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.