Alderdia eraberritu behar dela esan du Aznarrek

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Jose Maria Aznar PPrekin Espainiako presidente izandakoa (1996-2004) Pablo Casado eta Soraya Saenz de Santamaria hautagaiei mintzatu zitzaien atzo, eta adierazi zien Alderdi Popularra eraberritzeko beharra dagoela, «guztiz ezinbestekoa» dela hori egitea. Aznarrek ez du primarioen prozesuan parte hartu, eta bozkatu ere ez du egin. Atzo adierazi zuenez, PPk» indartsua» izan behar du, eta «arriskuei desafiatzeko gaitasuna» eduki behar du. Eta «desafioak» aipatuta, Kataluniako egoera izan zuen hizpide. Pentsatzen du, hain zuzen ere, «separatismoa» eta horren «gobernu konplize bat» edukitzea direla Espainiaren «mehatxurik handienak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.