Poliziarekiko «konfiantza» eskatu du Parisek

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Milaka herritar kalera irten ziren atzo Frantzian, polizia indarkeriaren eta arrazakeriaren kontra herrialdeko hiri ugaritan egin zituzten manifestazioetan parte hartzera. Alderdi eta eragile ugarik egin zuten bat mobilizazioarekin. Aurreko egunean, Frantziako Gobernuak iragarri zuen ez zuela inolako jokabide arrazistarik onartuko Polizia barruan.

Eduard Philippe lehen ministroak Poliziarekiko «errespetua eta konfiantza» eskatu zien atzo herritarrei, baita haiekiko «exijentzia» ere. «Herritarren eta haien izenean eta haien zerbitzura bakegile izateko misioa jasotzen dutenen arteko konfiantza itun errepublikanoaren oinarrizko elementu bat da», adierazi zuen Philippek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.