Donostiako 68. Zinemaldia. KRITIKA. Horizontes Latinos

Idazketaren arteaz

Amaia Garcia.
2020ko irailaren 26a
00:00
Entzun

'EdiciĆ³n ilimitada'



Zuzendaria: Edgardo Cozarinsky , Santiago Loza , Virginia Cosin , Romina Paula. Herrialdea: Argentina. Iraupena: 75 minutu .

Lan berezia da Edgardo Cozarinsky, Santiago Loza, Virginia Cosin eta Romina Paula zuzendari argentinarrek egindako lan hau. Romina Paula aurreko urtean egon zen Donostiako Zinemaldian, eta haren lanak Horizontes Latinos saileko saria jaso zuen. Lau zuzendariek gai bat zuten: idazketa. Gai horrekin zuzendari bakoitzak lan bat egin du, eta lau kapitulutan ikus dezakegu haien ikuspuntua.

Lehenengo kontakizuna oso ondo ikusten ez duen gizon bati buruzkoa da. Begiko arazoaren ondorioz, ezin du irakurri, eta Buenos Airesko kafetegi batean dago, irakurtzen saiatzen. Bigarrenean, gazte baten eta haren amonaren lagun baten arteko elkarrizketak azalduko dira. Gazteak idazlea izan nahi du, eta amonaren lagunak aholkuak emango dizkio. Hirugarren kapituluan, idazlea den emakume bat dugu. Festa batean dago, baina ez dio zentzurik ikusten bertan egoteari, eta haren barne gogoetak dira kapituluaren oinarria. Azkenik, antzerki gidoi baten irakurketa ikusiko dugu. Irakurketaren ostean, idazleari bere iritzia emango dio taldeak, eta nahiko positiboak izango dira.

Lau zuzendariek lan independenteak sortu dituzte, baina gaiaren loturaz gain, estetika antzeko bat mantentzea adostu dutela dirudi. Oso gustura ikusten dira lau kapituluak jarraian, eta idazketaren inguruko hausnarketa mamitsuak aurkezten dituzte. Ez da erraza izaten horrelako talde lanak zineman aurkitzea, eta eskertzekoa izan da proposamen hau ikusteko aukera izatea.

Argentinako zuzendari gazteak dira laurak, eta agian herrialde hartako zinemaren etorkizuna izan daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.