Albistea entzun

KRITIKA. Antzerki musikala

Barañain-Broadway-Barañain

Arantzazu Fernandez Iglesias -

2022ko maiatzak 10

'Sutan'

Zuzendaritza taldea: Imanol Janices, Iratzu Zabalza, Eva Lopez de Lahoz, Idoia Asiron, Dabid Albira. Orkestrako zuzendaria: Martin Zulaika. Konponketak: Gorka Pastor, Koldo Pastor eta Eneko Aranguren. Tokia: Barañaingo Auditoriuma. Eguna: Maiatzak 6.

Fitxa teknikoan ezin ditugu 50 inguru lagunen izenak eman, baina esan gabe doa ohorezko espazio hori merezi dutela Sutan musikala sortu duten 12-16 urte arteko Jaso ikastolako ikasleek, beraiekin batera lanean parte hartu duten helduek zein Iruñeko Gazte Orkestrako musikariek. Zulogunea musikariz beteta; oholtza, berriz, aktore, kantari eta akrobatez horniturik, musikal handienen antzera, ikusgarritasuna eta emozioak nagusi izan dira airean zuzeneko musikak gidaturik. Horrela, ordu pare batez, Sutan musikalak Barañaingo auditoriuma Broadwayko antzoki bihurtu digu.

XX. mende hasierako Amerikako Estatu Batuetako fabriketako emakumezko jostunen aldarrikapen eta grebak ditugu testuinguru historikoa. 1909ko New York-en gaude, eta Clara Lemich sindikalista Triangle izeneko alkandora lantegian kokatu dute sortzaileek. Lankideak grebara ateratzeko konbentzitu nahian historia liburuetara jotzen du emakume boteretsuen adibideen bila. Horrela, muntaketa handienetan bezala, kontakizun nagusia eten, eta Whan Zeny, Kleopatra eta Marie Coulon-en garaira eraman gaituzte handitasun bisual handiz.

Eszenografia arloan maila profesionala daukate. Barrualdeko aldamio egonkorrak altuera ezberdinetako interes guneak barnebiltzen ditu. Taulan, jostunen tailerra; erdiko eskaileratik gora, aldiz, nagusien mundua eta lanaz kanpoko bizitzari dagozkion hainbat eszena. Horrek hala eskatzen badu, tramankulua olanaz jantzi eta bertan irudiak proiektatzen dituzte. Beste aldetik, Clararen bizitzan hain garrantzitsua den liburutegiko apalategiak irudikatzeko panel mugikorrak asmatu dituzte.

Oholtzako aurreko aldean zein atzean, gora eta behera dihardute antzezleek, mugikortasun erabatekoan. Musikaren exekuzioa zoragarria da. Baina, ai, une batean abeslariei mikrofonoak isildu zaizkie, beste momentu labur batzuetan soinuaren bolumenak isilago beharko zukeen. Eta horra hor, estreinaldietan ohikoak izaten diren hauek bezalako arazoei aurre egiteko aktore hauen erabakitasun txalogarria. Sustoa pasatuta, lanaren erritmoa miresten dugu, eta horretarako aukera bereziki ona iruditu zaizkigu prentsa saltzailearen joan-etorriak. Publikoa gustura. Amaiera aldean 1911n Triangelu lantegian gertatutako zorigaiztoko sutea antzeztu digute. Bertan, nagusiek irteerak itxita ehundik gora emakume eta hogei gizon inguru kiskalduta edota itota hil ziren. Narrazioko tarte gorena dugu, musikaren indarrean zein akrobazia trebez hunkitzeko diseinatua.

Badugu lagun bat musikalak gustuko ez dituena. Dena dirdira baino ez dela uste duten intelektual ezkertiar horietako bat. Nik kontra egiten diot, Broadwayko musikal engaiatuen zerrenda birpasa dezala. Oraingo honetan Sutan-en zer gertatzen den ikusi behar duela esango diot, Iruñeko ikasle Broadwayzale hauengandik asko dagoela ikasteko. Adibidez, horratx amaierako galdera: gu feministak gara, eta zuek?

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gaztetxo talde bat, atzo goizean, Durangoko Azokako ateak irekitzeko zain. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Galdera olde bat ateei bultzaka

Andoni Imaz

Ehunka gazte izan dira Durangoko Azokako Ikasle Goizean, eta haiek ekarri dituzte azokaren itzulerako lehen pilaketak. Kontzertuetan eta tailerretan ere parte hartu dute gazteek
Aurten, 248 erakusmahai jarri dituzte guztira Landako gunean, eta 930 nobedade daude bertan salgai. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eta azkenik argia?

Itziar Ugarte Irizar-Iñigo Astiz

Itxaropentsu daude liburu eta disko saltzaileak aurtengo Durangoko Azokak har dezakeen itxurarekin. Azken bi urteak gorabeheratsuak izan direla diote, eta izan da 2020. eta 2021. urteak «hekatonbetzat» jo dituenik ere
Atzoko irekiera ekitaldiko irudietako bat. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Nerea Mujika: «Bi urte beldurgarriren ondoren, ospakizun garaia iritsi da»

I. Astiz

Gerediaga elkarteko kideek eta ordezkari politikoek «poza» adierazi dute irekiera ekitaldian, Durangoko Azokak ohiko itxura berreskuratzeagatik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...