HILBERRIA. Ieoh Ming Pei

Museo arkitekturaren faraoia

HARALD TITTEL / EFE.
Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Txinan jaio zen —Guangzhoun, 1917an—, baina Ieoh Ming Pei AEB Ameriketako Estatu Batuetan hazi zen pertsona eta arkitekto gisa. Marcel Breuer eta Walter Gropiusen ikaslea izan zen, besteak beste, Harvardeko unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan, 1948an, eraikuntza arloko enpresari batek kontratatu zuen, William Zeckendorfek. Webb & Knapp konpainiako burua zen Zeckendorf, eta etxe orratzak eraikitzen zituen New Yorkeko Sagar Handian. Haren babesean egin zituen lehen proiektuak Peik, baina berehala hasi zen lehiaketetara aurkezten. Hala, Coloradoko Ikerketa Atmosferikoko Zentroa, Everson Arte Museoa eta Des Moines Arte Museoa diseinatu zituen 1967-1968 urteetan.

Ordutik, museo ugaritan utzi du arrastoa. Ezagunena: Parisko Louvreko kristalezko piramidea. Azkenetakoa: Dohako Arte Islamiko Museoa. Kontzertu aretoak, ospitaleak, bulego dorreak eta eraikin publikoak ere diseinatu zituen. Pritzker saria eman zioten,1983an. Asteazken gauean hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.