Azokak

Azken igandea ospatzeko

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Azaroa azkenetan da, urtea ere badoa poliki-poliki, eta hilabeteko azkenengo igandearekin batera azoka izanen dute Artziniegan (Araba). Urteko hondarreko azoka izanen da biharkoa, abenduan ez baita halakorik izanen, eta bi postu berri paratuko dituzte. Ohikoa den bezala, barazkiak, gazta, eztia, euskal pastela, patea, ogia eta bestelako produktuak izanen dira salgai. Horretaz gainera, antzerkia ere izanen da karrikan: herriko alde zaharra ezagutzeko bisita antzeztuak izanen dira, dohainik, baita Pablo Respaldizaren sutegia bisitatzeko aukera ere. Artziniegaren eta eskualdearen zerbitzura egondako artisau tailerra da hori, Artea Etnografia Elkarteak zaharberritutakoa.

Azken igandeko azoka



Bihar, goizez, Artziniegan (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.