Azoka
Feriak bueltan Lizarran
Urtebeteko etenaren ondotik, eta osasun neurriak hartuta, baina egin egingo dira feriak Lizarran (Nafarroa). Asteartean, zaindariaren egunean, egin ziren ekitaldi instituzionalak, eta gaur eta bihar egingo dute azoka. Azienda Feria egingo dute gaur, eta Nafarroako Zaldikoaren lehiaketa morfologikoa egingo dute bihar. Horiez gain, artisautza produktuen azoka, Urbasa-Andia gazta lehiaketa eta profesionalen arteko pilota partidak ere izanen dira, besteak beste. Igandean, berriz, eguerdira arte egongo da artisautza produktuen merkatua, eta Lizarrerriko Dantza Herrikoiaren Lantegiaren eta Eskamot Catalá-Ball Folk taldearen ikuskizunez gozatzeko parada egongo da.
San Andres feriak
Gaur eta bihar, Lizarran.Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
