Jaialdia

Corellako kardu gorria hizpide

2021eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Bertako kardu gorriaren inguruko jaia antolatu dute Corellan (Nafarroa). Gaur, Foru Plazan, neguko barazkien eta kardu gorriaren azoka izango da, 10:30ean. Ondoren, karduak garbitzen eta zuritzen ikasteko saioa egingo dute leku berean. 11:30etik 13:30era, neguko barazkien haurrentzako sukaldaritza tailerra egingo dute. Halaber, egun osoan Corellako upategietara bisita gidatuak antolatu dituzte, eta herriko tabernetan Corellako Pintxo Gorrialehiaketa egingo da. Taberna irabazlearen izena asteartean plazaratuko dute, Corellako Udalaren webgunean eta sare sozialetan. Bestalde, gaur eta bihar, arte sakratuzko museora bisita gidatuak egingo dituzte, 11:30ean.

Corellako kardu gorriaren jardunaldiak

Gaur, 10:30ean, Corellan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.