Festa

Auzo bat Bizipozaren bueltan

2022ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Bizipoza elkarteko hainbat elkartek goiz-pasa antolatu dute biharko, Bilboko Uribarri auzoan: Bizipoza Eguna. 10:30ean ekingo diote jaiari, haur eta helduentzako tailerrekin. Ordubete geroago, Porrotx eta Ane pirata kantuan arituko dira, Bizipozako eta Uribarriko elkarteekin batera. Peña Uribarriri omenaldia egingo diote gero, eta zuhaitz bat landatzeko ere egingo dute tartea, Salbatzaile eta Kastaños Kantariko kideen laguntzaz. Azkenik, Diberjentes taldearen kontzertua egingo dute 13:00etan, eta hamaiketako kooperatiboarekin itxiko dute festa, auzoko merkatarien eskutik. Euria eginez gero, Harritxoen kirol gunean egingo dute jaia.

Bizipoza Eguna

Bihar, 10:30ean hasita, Bilboko Uribarri auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.