Topaketa

Ertzetan ez, erdigunean sortzera

2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak (BEST) egingo dituzte gaur, lehen aldiz, Bilboko Euskalduna jauregian. Saretzeko eta esperientziez elkarrekin aritzeko baliatuko dute eguna, ertzetan dauden emakume sortzaileak erdigunera eramateko xedez. Goizean, hiru mahai inguru egingo dituzte: plaza berriei buruzkoa, musikaren transmisioari eta misioari buruzkoa eta literaturako erreferenteei buruzkoa. Arratsaldean, berriz, ekintzak izango dira nagusi: Berbak sare poesia errezitala, Akordeak sare musika emanaldia, Igaro antzezlana eta Winona & Grace Backstage antzezlanaren barne prozesuan murgiltzeko ekitaldiak egingo dituzte.

BEST topaketa

Gaur, 10:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.