Dantza

Erromerian dantzan, hilean behin

2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Euskal dantza tradizionalaren jaia egiten dute Bilboko Euskal Museoan hilabetean behin. Urrian abiatu zuten proiektua, eta ekainera arte egongo da martxan. Hileko bigarren larunbatean egingo dute: alegia, gaurkoa izango da urtarrileko saioa, iluntzean, 19:00etatik 21:00etara. Aiko taldearekin lankidetzan antolatu dute ekintza, eta dantzarekin gozatzeko interesa duen edonori zuzenduta dago. Musikari hauek arduratuko dira jaia girotzeaz: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro Garcia (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Patxi Laborda dantza irakaslearen zuzendaritzapean.

Euskal dantzaren jaia



Gaur, Bilboko Euskal Museoan, 19:00etatik 21:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.