Jaialdia

Teknologia eta sormena, bat eginik

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Teknologiaren zaleez beteko da gaur eta bihar Bilboko Azkuna zentroa; Maker Faire Bilbo Sormen Teknologia Nazioarteko Jaialdia egingo dute. Zazpigarren urtea du feriak, eta zuk-zeuk-egin mugimenduko teknologiazaleen topagunea izan ohi da jaialdia. Jende asko biltzea espero dute. Besteak beste, ondorengo gailuak ikusi eta ezagutzeko parada egongo da: idazteko gai den Inteligentzia Artifiziala, robot humanoideak, lebitazio akustikoa, 3D inprimagailua... Ehun jardueratan baino gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute jaialdira biltzen direnek, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Bihar, aldiz, 11:00etatik 16:00etara egongo da zabalik feria.

Sormen Teknologia

Gaur eta bihar, egun osoz,Bilboko Azkuna zentroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.