Angel Aldarondo.
Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. IGARLEAREN BITAKORA

Erradiografiak

2016ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Egun hauetan Zinemaldiko pelikulak irenstera goazen ikusleok, bai kazetariek, kritikoek, zinemagileek eta publiko normala-k, radiologoen jarrera hartzen dugu. Filmekin gozatzera baino gehiago, ikusten dugunari erraiak ateratzera goaz, miatu, txikitu eta diagnostiko —presaz egindakoa batik bat- ematera. Sakoneko iritzi bat garatu behar dugu lehenbailehen, aretoko irteeran beste sendagileekin egiaztatzeko. Paziente gaixotzat jotzen ditugulako pelikulak, eta arazoa aurkitzea da gure misioa. Beste iritziakeskatzen ditugu, baina gurea entzun dezaten kortesiazko gonbidapena da, eta noski, gure aurkikuntza nagusiarazteko.

Horrela, nahiz eta pelikula bat gustatu, baina anitz atera ditzakegu. Film biribil eta osasuntsuenari ere, begi klinikoarekin aztertuz gero, tararen bat aurkituko diogu, ziur. Aitortzen dut The Giant filmarekin gertatu zaidala, eta As you are, Colossal, Que dios nos perdone, Little Men... eta ia beste guztiekin. Ezinezkoa da gure jarrera kritikoa pelikula ikusi aurretik anestesiatzea, baina bai pixkat erlaxatu, eramaten laga, burua joaten utzi. Rollito zen izateaz ari naiz, bai. Larrialdetako medikuak ere atseginak izan daitezke.

Ez dakit noiz arte iraungo duen jarrera kurtsi honek, baina atzotik diagnostiko hotzei uko egiten saiatzen ari naiz. X izpien makina deskonektatu dut, ez dut sinopsirik edo txostenik begiratuko, ezta aurreko erreferentziekin alderatuko ere. Ez ditut barrenak aterako, ezta analizatu ere, maitale baten misterio osasungarria mantendu dadin. Bere azalaz gozatu nahi dut, bere tonuarekin, bere pultsua sentitu, baita isilune deserosoak ere, bere begiradan desegin. Erradiografiek ez dutelakogezurrik esaten, baina erratzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.