Besta

Ikastolaren besta, bero-bero

2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Baigura ikastolak Ogi Labea herri besta ospatuko du bihar. Ospakizunaren zentroan ogia izanen da, baina bestelako jarduerak ere izanen dira Lekornen. 08:00etan piztuko dute labea, eta, bi ordu geroago, ogia egiteko tailerra eginen dute haurrekin. Eguerdian, zintzur bustitzea eta bazkaria antolatu dute, Ni Banna irlandar musika taldeak eta bertsolariek animaturik. Arratsaldean, bestan parte hartuko dutenek dantzatzeko parada izanen dute. 16:30ean, Urtsuko Xoriak dantza ikusgarria egingo dute, eta, 18:00etan, mutxikoak joko ditu Arberoako txarangak. Puzgarriak eta taloak ere izanen dira egun osoan, eta, euria eginen balu, aterpean izanen da.

Ogi Labea herri besta

Bihar, 08:00etatik aurrera, Lekornen (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.