Jaialdia

Musika eta kultura, bat eginda

2019ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Zuzeneko musikaren agertoki bilakatuko da gaur Irungo Udanibia plaza. Askotariko eskaintza musikala eta kulturala izango da, 11:00etatik 01:00eraino. Zuzeneko musikaz gozatzeko hiru agertoki egongo dira, eta baita bestelako ekintza eta jarduerak egiteko aukera ere. Hogei musika talde eta artista igoko dira agertokietara: ingurukoak eta nazioartekoak. Musikaz gain,30 postuz osaturiko artisau azoka bat, tatuajeak egiteko gune bat, haurrentzako jarduerak, produktu eta garagardo artisau ugari eskainiko dituzten barrak eta bi janari furgoneta egongo dira. Jende gaztea erakarri nahi dute, baina, eskaintza musikalaz gain, familiak ere aintzat hartuz.

Irun Zuzenean jaialdia

Gaur, egun osoz, Irungo Urdanibia plazan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.