Jaiak

Folklorea nagusi Hernanin

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Euskal jaiak ospatuko dituzte gaur eta bihar Hernanin (Gipuzkoa). 10:00etan hasiko dira herria girotzen; izan ere, abeltzain eta baserritarren azoka egingo dute Ezkiaga pasealekuan. 12:30ean, umeentzat erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira herriko kaleetan. Bestalde, ordu berean, herri kirolak antolatu dituzte Ezkiaga pasealekuan. Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta tailerrrak izango dira 16:30ean, Ezkiagan; eta bertso jaialdia 18:00etan, Biteriko plazan. Azkenik, Gozategi taldeak kontzertua emango du 23:00etan, Gudarien plazan. Gaurko giroari eutsiko dio jaiak bihar ere, eta herritarrentzako hainbat emanaldi izango dira goizean.

Euskal jaiak

Gaur eta bihar, goizean goizetik, Hernanin (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.