Jaia

Euskal dantza taldeen topagunea

2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko dute gaur Donibane Garazin. Euskal Herriko hainbat herritako 34 dantza taldek hartuko dute parte eguneko ekintzetan: Eguzkilore (Gasteiz), Zirikolatz (Senpere, Lapurdi), Itxas Alde (Bakio, Bizkaia), Eluntze (Iruñea)... Folklore azokarekin hasiko dute eguna, 11:00etan. Ondoren, 12:00etan, Otsagabiko dantza ikuskizunaz gozatu ahalko dute ikusleek. Arratsaldean, berriz, dantzarien desfilea egingo dute 17:00etan, eta, amaitu bezain laster, dantza emanaldi nagusia izango da. Azkenik, herri afaria egingo dute 21:00etan, eta, afaldu ondoren, kontzertua emango du Kontrabanda erromeriak.

Euskal Herriko Dantzari Eguna

Gaur, 11:00etan,Donibane Garazin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.