Lehiaketa

Globoz beteko da Gasteizko zerua

2018ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Zerura begiratzean, ohi baino kolore gehiago ikusiko dira Gasteizen gaur eta bihar. Lehendabizikoz, globo lasterketa antolatu dute hirian. 23 taldek hartuko dute parte, eta hainbat proba gainditu beharko dituzte. Bost hegaldi egingo dituzte, Salburuko zelaietatik abiatuta. Horietako bakoitzean, zenbait proba egiteko erakutsitako abileziak erabakiko du nor izango den garaile. Proba guztien artean, bada atentzioa ematen duen bat: Zeledonen erreskatea. Parte hartzaileek nekazari arabarra aurkitu beharko dute aurrena, eta globora igo ondoren. Gaur, bi saio egingo dituzte: 08:30ean eta 17:30ean. Bihar, berriz, goizean bakarrik.

Gasteizko NazioartekoI. Globo Lasterketa

Gaur eta bihar, 08:30etik aurrera, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.