Azoka

Gustuen araberako ekintzekin gozatu

2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Hendaiako (Lapurdi) Aisialdi Azoka abian da, eta bihar arte egongo da ikusgai. Zenbait gune izango ditu, eta haietako bakoitzean alor bat lantzeko tailerrak antolatu dituzte: gastronomiarekin, baratzearekin, itsas kirolekin, ongizatearekin eta sormenarekin lotura duten erakusketak eta ekintzak, besteak beste.Haurrei eta helduei zuzendutako lantegiak dira, eta hasiberriek nahiz esperientziadunek har dezakete parte. Zenbait lantegitan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena. Aldi honetan, gastronomia gunean hainbat janari mota salduko dituzten furgonetak egongo dira: taloak, jaki begetarianoak eta abar.

Aisialdi azoka



Gaur eta bihar, 10:00etatik aurrera, Hendaian (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.