Azokak

Erdialdean ere bada ardorik

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Ezaguna da Nafarroako ardoa, baina, zenbait izendapen badira herrialdean. Nafarroako Erdialdean Mendialde Behereko ardoa egiten dute, eta horiek ere antolatzen dute urtero mahats bilketaren besta. Bihar izanen da, Lergan (Nafarroa). Eguna abiatzeko mahatsa zanpatuko dute, modu tradizionalean, eta, ondoren, urteko lehenbiziko muztioa banatuko diete bertan direnei. Horrelakoetan ohikoa izaten den bezala, azoka izanen dute herrian, baita musika eta antzerki animazioa ere. Tokiko bertako produktuak erosi ahal izango dira, eta lanbide erakustaldiak ere eginen dituzte. Eguerdian, haurrentzako jolasak izanen dira, eta helduentzako kantaldia.

Mahats Bilketaren Besta

Bihar, 11:00etatik 14:00etara, Lergan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.