Errausketa geratzeko sistema automatikorik ez

2022ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Zubietako erraustegiak ez dauka errekuntza prozesua automatikoki gelditzeko sistemarik, GuraSOSek salatu duenez. GHK-k 2020ko urriaren 10ean Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Maria Elena Morenori bidali zion agiri batean aitortu zuen ez zutela betetzen baldintza hori, nahiz eta ezinbestekoa izan, ingurumen baimenak hala jasotzen duelako.

Besteak beste, suspentsio partikulen gehienezko isurketa gainditzen denean, eten egin beharko litzateke errausketa. Hala erantzun zion enpresako ordezkariak sailburuordeari, horren harira:«Atmosferako isurketei dagokienez, ez dago errekuntzaren gainean automatikoki ezarritako kontrolik. Jarduera horioperadorearen gain dago osoki, aurrealarma bat jasotzen baitu isurketak gainditzeko arriskua dagoenean. Operadoreak baieztatu behar du hori, eta horren arabera prebenitu orduko batez besteko muga gainditzen duen edozein isurketa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.