LABek estatus berriaren edukiei erreparatu nahi die

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
LAB sindikatuak ontzat jo du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politiko berrirako proposamenean erabakitzeko ahalmena agertzea, eta pentsatzen dute EAJk eta EH Bilduk lorturiko akordioa «abiapuntu egokia» dela, baina edukiei ere erreparatu nahi diete; haien ustez, esparru berriak «ahalmen legegile osoa» izan behar du, lan kode propioa, gizarte segurantza, lan harremanetako eredu propioa eta antzekoak bermatu ahal izateko.

LABek uste du «borroka» egongo dela eduki sozial horiek testuan txertatzeko, Confebask «esparru estatalaren menpe erosoago» dagoelako, eta EAJren jarrerak «mesfidantza» sortzen dielako. «Eusko Jaurlaritzak ez du beste politika ekonomiko eta soziala egin nahi», esan dute.

Horregatik, LABek uste du eragile politiko eta sozialek zeresan handia dutela estatus berriaren inguruko eztabaidan, eta sindikatuak «eragile aktibo» izateko borondatea agertu du. Iragarri dute bilerak egingo dituztela euskal lan esparrua onartzen duten sindikatuekin eta PP eta PSE-EE ez beste talde parlamentario guztiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.