Aramco 1,5 bilioi dolarreko balioaz burtsaratuko da

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Saudi Arabiako estatuaren petrolio konpainiak, Aramcok, 25.600 milioi dolar (23.060 milioi euro) lortuko ditu bere erosketa eskaintza publikotik,akzioaren prezioa 7,68 eurotan ezarri baita burtsaratzeko unerako. Kontuan izanda Aramcoren %1,5 aterako dela merkatura, petrolio konpainiaren balioa 1,5 bilioi eurokoa dela ondoriozta daiteke.

Saudi Arabiaren helburua eskaintzarekin 25.000 milioi dolar eskuratzea zen, eta lortu du xedea, baina urrun geratu da hasierako asmoetatik: Mohammed bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoak 100.000 milioi dolar lortu nahi zituen burtsaratzetik, konpainiaren %5 merkaturatuta, bi bilioi dolarreko balioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.