Irudia. Bilbo

Euskaraldirako bidea abian da Bilbon

MARISOL RAMIREZ / FOKU

Berria -

2018ko maiatzak 30
Urte erdi falta da Euskaraldia iristeko, eta jadanik 340 bat udalerrik eman dute izena parte hartzeko. Batzordeak osatzen ari dira, hizkuntza ohituretan eragiteko egitasmo hori prestatze aldera. Bilbon ere martxan da mugimendua: atzo arratsean aurkeztu zuten, instituzioetako eta euskalgintzako ordezkariak bertan zirela. Bilboko hamabi auzoetan eratu dituzte batzordeak, eta hiriko hainbat eragilek bat egin dute. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dute, eta euskararen erabileran pauso bat ematea du helburu: ahobizi rolekoek ahal den guztietan egingo dute euskaraz, eta belarriprest rolekoek hori erraztuko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna