Albistea entzun

Alex Rayon. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea

«Nazioartekotzeko tresna da euskara»

Deustuko Unibertsitateak hiru eleko graduak eskainiko ditu, eta eskolak euskaraz edota ingelesez hartzeko eskaintza ugarituko du.
MONIKA DEL VALLE / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2019ko otsailak 15

Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea da Alex Rayon (Bilbo, 1984), baita Euskara eta Hizkuntza Aniztasunaren zuzendaria ere. Bi ardurak batu dituzte berriki. «Hizkuntzen arteko bizikidetza nazioarteko bektorean kokatu nahi dugu». Hori «indartzeko», beste urrats bat egin dute. Gradu elebakar eta elebidunez gain, hiru elekoak eskainiko dituzte Bilbon eta Donostian, lau ikasketatan: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean, Komunikazioan eta Psikologian. Era berean, gradu guztiak elebidunak izango dira: bederatzi, gaztelaniaz eta ingelesez —tartean, ingeniaritza guztiak—; eta zortzi, gaztelaniaz eta euskaraz —gizarte zientzietakoak, bereziki—.

Ikasleek aukera izango dute «euren hizkuntz ibilbidea diseinatzeko». Zer esan nahi duzue?

Hautatu ahal izango dutela gradu bereko ikasgai batzuk gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egitea. Orain arte bazuten aukera, baina instituzio gisa ez genuen egiaztagiri bat ematen, eta ikasleek eskatzen zuten. Hiru eleko gradu titulua jasotzeko, kredituen %40 euskaraz edo ingelesez egin izanaz gain, ikasleek C1 maila egiaztatu beharko dute ikasketen bukaeran.

Zergatik eskaintza hau orain?

Ikusten dugu nazioartean unibertsitateek eleaniztasuna nabarmentzen dutela euren eskaintza akademikoetan. Guk hiru elekoen apustua egin dugu, uste dugulako horrek balio erantsi bat ematen digula guri eta gure ikasleei. Gure inguruko unibertsitateen artean nobedade bat da. Guk nazioartekotze estrategia baten barruan kokatzen dugu erabaki hau, eta euskara horretarako tresna gisa ulertzen dugu.

Nazioartera begira, zertan da erakargarria euskara?

Marko globalizatu batean bizi gara, eta ingelesa ezinbestekoa da. Baina euskararen aldeko apustua egin dugu euskal berezitasunak gero eta interes handiagoa duelako gure ikasleen artean, baita kanpotik datozenen artean ere. Barrura begira hartu dugun erabaki bat ere bada, euskal gizarteak ikus dezan Deustuko Unibertsitatea eragile bat dela herri honetan, lan egiten duela hizkuntzen bizikidetzaren alde.

Hasi eta buka euskaraz ikas daitekeen gradurik ez duzue.

Aukera hori zabaltzeko urratsak egiten ari gara. Egun, ikasgaien %80 egin daitezke euskaraz bost gradutan. Eta beste zazpitan %40 ziurtatzen dugu. Denera, 22 gradu ditugu Bilbon eta Donostian; hamasei dira elebidunak, gutxienez. Portzentajeak adierazgarriak dira, nire ustez.

Ikasketa edota ikasgai bera bi edo hiru hizkuntzatan egoteak bultzatuko al du ikaslea euskarazkoan matrikulatzera?

Oreka bat bilatzen saiatzen gara lehenengo eta bigarren hizkuntzaren artean. Hala, hiru eleko aukera eskaintzen dugun bost graduetako lautan, euskaraz egin ahal izango dira ikasgaien %40tik gora, eta ingelesez %25etik gora; beste graduan, alderantziz: %25-%40. Beste unibertsitate batzuetan, gaztelania eta ingelesa lehenesten dituzte. Guretzat esfortzu handia ekarriko du, bikoiztu eta hirukoiztu egin beharko ditugulako taldeak; baina uste dugu horrek mesede egingo diola euskarazko adarrari ere. Gainera, nabari dugu euskara-ingelesaren aldeko hautua handitzen ari dela, eta horri erantzuteko modu bat da.

Kanpoko ikasleak aipatu dituzu. Nola eragiten die graduak hiru elekoak izateak?

Salbuespenak salbuespen, pentsatzekoa da ez dutela euskarazko ikasgairik hautatuko. Baina nahi duen orori eskaintzen diogu euskara eta euskal kulturari buruzko ikasgaia, eta askok nahi izaten dute. Gainera, aurten,udako eskolak egingo ditugu lehen aldiz, eta ikasgai hori transbertsala izango da; edozein ikastarotan matrikulatzen denak jaso ahalko du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gotzone Sagardui, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo / Foku

Donostia aldeko ESIan «pertsonen aldaketa bat» behar zela nabarmendu du Sagarduik

Jon O. Urain

Sailburuak azaldu du zuzendaritza berriak eta Osakidetzako buruzagiek «ikuspegi bera» dutela, eta «gertaera kate baten» ondorioz beharrezkoa zela Donostia aldeko ESIko zuzendaritza aldatzea.

Rebeka Ubera eta Maddalen Iriarte, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudian ©Raul Bogajo/ Foku

Sagarduik ez luke karguan segi beharko, EH Bilduren arabera

Edurne Begiristain - Julen Aperribai

Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k agerraldi bat egiteko eskatu diote sailburuari Eusko Legebiltzarrean. PP+C's-ek Sagardui kargutik kentzeko eskatu dio lehendakariari.

Azken agurra Jakes Abeberriri

Jakes Abeberri ehortzi eta omendu dute Miarritzen

Oihana Teyseyre Koskarat

Txiki gelditu da Santa Eugenia eliza. Pasa den astean hil zen, 92 urte zituela.

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk

Ion Orzaiz - Paulo Ostolaza

Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik, eta «sektarismoa eta trakeskeria» leporatu dizkiote.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.