KRONOLOGIA

2018ko uztailaren 31
00:00
Entzun
1895. Hegoafrikako Konpainia Britainiarrak Rhodesiako kolonia sortu zuen Hegoafrikaren, Kongo Belgikarraren eta Portugalen Angolako eta Mozambikeko kolonien arteko eremuan.

1922. Rhodesiako eskualdeak kolono zurien menpeko autonomia bihurtu ziren Erresuma Batuaren barnean.

1963. ZANU Zimbabweko Batasun Afrikar Nazionala sortu zuten.

1964. Rhodesiako bi koloniak, Ipar Rhodesiak (Zambia) eta Nyasalandek (Malawi) independentzia lortu zuten.

1965. Hego Rhodesiak gutxiengo zuriaren agintepeko estatu independentea aldarrikatu zuen, Rhodesia izenarekin.

1980. Sufragio unibertsala ezarrita, lehenengo hauteskundeak egin zituzten. ZANU-PFk irabazi zituen, eta Rhodesiari Zimbabwe izena eman zioten. Robert Mugabe izendatu zuten gobernuburu.

1987. Konstituzioa aldatu, eta sistema presidentzialista ezarri zuten. Mugabe izendatu zuten presidente.

2017. ZANU-PFko eta armadako sektore batek estatu kolpe baten bidez Mugabe boteretik kendu zuten. Emmerson Mnangagwa izendatu zuten presidente.

2018. Mugabe agintetik kendu ondorengo lehenengo hauteskundeak egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.