Koronabirusa

Osakidetzaren azterketek berretsi dute herritarren %4k pairatu dutela gaitza

Lan eremu batzuetan testak egiten ari dira, eta emaitza bat dator proba serologikoarekin. Hedatzen ari dira Orioko eta Sunbillako agerraldiak
GORKA RUBIO / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2020ko ekainak 26

Koronabirusarekin lotura izan duten langileei testak egiten ari da Osakidetza, eta lan arlo gehiagorekin hasiko da datozen egunetan: gizarte laguntzako langileei, garraio publikokoei, odontologia arlokoei eta adingabeen zentroetako langileei egingo dizkiete probak orain. Osakidetzak azaldu du orain arte 150.000 test inguru egin dituztela osasun eremuko eta arlo soziosanitarioko langileen artean, eta %4 inguruk eman dutela positibo test serologikoan —proba horrek esaten du pertsona horrek antigorputzak dituen edo ez; birusa igaro izanaren zantzua ematen du, hortaz—. Portzentaje hori bat dator Espainiako Gobernuaren seroprebalentzia azterketarekin: haren arabera, Hego Euskal Herrian biztanleen %4 inguru kutsatu dira birusarekin orain arte.

Test serologikoen bidez jakiten dute pertsona horrek gaixotasuna igaro duen ala ez. Momentuan birusa daukan jakiteko, berriz, PCR proba egiten dute, eta horiek dira egunez eguneko datuen oinarria. Osakidetzak beste hamasei positiboren berri eman zuen atzo; bederatzi, Gipuzkoan. Azken egunetan Orion ari dira kasuak sumatzen, eta herri horretan agertu dira beste hiru kasu. Astebetean bederatzi laguni atzeman diete koronabirusa Orion. Donostian hiru atzeman zituzten atzo, eta ikertzen ari dira Orioko agerraldiarekin lotuta ote dauden.

Beste agerraldi bat Sunbilla inguruan daukate, Nafarroan: beste bi kutsatu izan dira horrekin lotuta, gobernuak jakinarazi duenez, eta hamasei dira jada. Ehun bat laguni azterketak egin dizkiete, eta osasun zerbitzua indartu egin dute proba gehiago egiteko. Sunbillakoez aparte, beste zazpi kutsatu atzeman dituzte Nafarroan.

Osakidetzak beste hildako baten berri eman zuen atzo, eta, horrenbestez, ofizialki 2.148 dira koronabirusarekin hilak. Kutsatuak, berriz, 30.962 dira, betiere PCR probaren bidez baieztatuak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 2tik 10era bertan egon zirenek egin beharko dute testa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna