Teknikariek sindikatu bat osatuko dute

2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien hitzetan, koronabirusaren hedapenak agerian utzi du beren sektoreak bizi duen prekaritatea, eta «erregulazioa» defendatzeko sindikatu bat sortzea erabaki dute horregatik: Teknikariok izenekoa.

«Desagertzeko zorian» ikusten dute beren burua, eta «ikusezin» sentitzen direla salatu dute. Kulturgintzarentzako neurriak eskatu dituzten elkarteek ere ahaztu egin dituztela diote. Eusko Jaurlaritzari beren beharrak entzuteko deia egin diote, eta kulturara bideratutako diru laguntzei eusteko eskatu diete.

Gaur eta bihar egingo diren kulturgintzaren aldeko mobilizazioekin ere bat egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.