Hiriburuetako pilotariak: Agirre eta Bikuña baino ez

Berria -

2019ko ekainak 27

Iñigo Bikuña donostiarra da, Gros auzokoa. 2009an Asegarcek Juantxo Kokaren kontratua ez berritzea erabaki zuenetik, ez zegoen Gipuzkoako hiriburuan jaiotako pilotaririk Enpresen Ligan. Haren aurretik, Mikel Unanue ere aritu zen luzaroan —Beñat Arzelus donostiarra Frontisen aritu zen, besteak beste Mikel Rafael gasteiztarrarekin batera—. Donostian gertatzen dena, baina, ez da salbuespena, azken urteetan oso gutxi izan baitira hiriburuetan jaio eta bizi diren pilotari profesionalak. Gehienak Iruñekoak izan dira. Egun, Asier Agirre da bakarra, Arrotxapea auzokoa. Julen Retegi ere Iruñean jaiotakoa da, baina bere burua eratsundartzat du. Mikel Idoate ere Iruñekoa zen, Txantrea auzokoa. Egoera, hala ere, ez da ezkerparetan bakarrik gertatzen; trinketean ere urriak dira hiriburuetako pilotariak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, hiru kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Sanferminak bertan behera geratu diren arren, zuri-gorriz jantzitako gazte bat, maskararekin, Iruñean. ©Jesús Diges

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren agerraldi gehiago ditu gaitzak. Ekainetik aurrera gutxienez hamahiru agerraldi izan ditu COVID-19ak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna