Osasunak urratsa egin dezake gaur etxean Oviedori irabazita

enaut agirrebengoa
2018ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Gimnasticen kontrako garaipenak hauspotu egin du Osasuna. Hiru puntura ditu orain mailaz igotzeko kanporaketa postuak, eta estutu egin nahi du azken lau partidetan. Aurrenekoa gaur jokatuko du, Sadarren, Oviedoren kontra (20:30). Gorritxoak bederatzigarren dira, 57 punturekin, eta Oviedo, zazpigarren, 59rekin. Hortaz, final bat izango da ia. Huts egiten duenak, atzerapauso handia emango du.

Osasunak lau partida daramatza etxean irabazi gabe, eta gaur eten nahi du bolada txarra. Diego Martinezek Clercen hutsunea izango du ezker hegalean, eta, ziur aski, Unai Garciarena defentsaren erdigunean. Bueltan da Fran Merida, baina baliteke kataluniarrak partida aulkian hastea. Azken partidako hamaikako bera zelaira lezake Diego Martinezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.