'Etxekoak'-ek beste denboraldi bat izango du udan

2020ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Konfinamendua hasi eta gutxira estreinatu zuen ETBk telesail berria: Etxekoak. Bikote batek itxialdia etxetik bertatik nola bizi zuen erakusten zuen, eta istorio horrek jarraipena izango du udan. Uztailaren 19tik aurrera, igandero atal berri bat ikusi ahal izango da ETB1en. Lehen denboraldian agertzen ziren aktoreek errepikatu egingo dute: Olatz Ganboa, Mikel Losada, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Joseba Usabiaga, Iker Galartza, Kandido Uranga, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Miren Arrieta. Horiei beste aktore batzuk gehituko zaizkie: besteak beste, Ramon Agirre eta Egoitz Sanchez. Atal sorta berrian, etxeko bideo deiak egiteaz gain, oporrak nola bizi dituzten erakutsiko dute protagonistek. Konfinamendu osteko normaltasun berriak garrantzia hartuko du telesailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.