Herbehereak: abiada hartu ezinda dabil

Frenkie de Jong. MAURICE VAN STEEN / EFE.
Iñigo Lasa Fresneda.
2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Proiektua finkatu nahian dabiltza Herbehereetan. Jokalari multzo ona dute, eta urrutira iristea dute helburu, baina ez daude bolada onean. 2016ko Eurokopatik eta 2018ko Munduko Kopatik kanpo geratu eta gero, Ronald Koemanek selekzioaren gidaritza hartu zuen, eta taldea eraberritu zuen. Bikain hasi zen lan horretan, izar gazte askori jokatzeko aukera eta konfiantza emanez. Aise sailkatu zen Eurokopa honetarako, bizi eta alai jokatuz.

Baina Bartzelonaren deia jaso zuen Koemanek, eta selekzioa utzi zuen. Frank de Boerrek ordezkatu zuen, eta, harekin, sentipenak ez dira horren onak. De Boerri kosta egin zitzaion taldeari neurria hartzea, eta, gainera, ezin izan zion eutsi selekzioak zeukan freskotasunari. Izen handiko jokalariak eraman ditu Eurokopara. Makinak abiada hartuz gero, oso kontuan hartzeko selekzioa da. Boladak bolada, multzoko lehena izateko faborito nagusia da.

Virgil van Dijken hutsuneak segurtasuna kendu dio selekzioari. Liverpooleko erdiko atzelariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urte hasieran. Haren faltan, Frenkie de Jongek egin du gora. Taldeko iparrorratza da, eta ezinbestekoa proposatu nahi duten jokoa egiteko. De Jong nola, Herbehereak hala.

Erasoan, berriz, Memphis Depay nabarmentzen da. Olympique Lyongo aurrelaria oso azkarra da, eta taldeko trebeenetako bat baloiarekin. Denboraldi honetan 22 gol sartu ditu 40 partidatan. Horrez gain, hamabi gol pase eman ditu. Inspiratuta baldin badago, erruz egin beharko dute lan defentsek Herbehereetako aurrelaria gelditzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.