Osasuna 1-1 Atletico Madril

Intentsitatea ezin mantendu

Osasunak ezin izan dio intentsitateari eutsi, eta 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka. Budimirrek sartu du gola, bere debutean

Iñigo Lasa Fresneda.
2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia (Nacho Vidal, 84. min), Unai, D. Garcia, Iñigo Perez; Ruben Garcia, Moncayola, Oier (Lucas Torro, 59. min), Jony (Roberto Torres, 67. min); Enric Gallego (Kike Barja, 67. min) eta Adrian (Budimir, 67. min).
Atletico Madril: Oblak; M. Hermoso, Gimenez, Savic, Trippier; Vitolo (Felipe, 90. min), Herrea, Koke, Llorente; Joao Felix (Torreira, 85. min) eta Correa (Lemar, 86. min).
Golak: 0-1. Joao Felixek (40. min.); 0-2. Joao Felixek (69. min.); 1-2. Budimirrek (80. min.); 1-3. Torreirak (88. min.) Epailea: Estrada Fernandez. Txartel horiak Osasunako Sergio Herrerari; eta Atletico Madrileko Koke eta Llorenteri.

Osasunak ezin izan zuen bere legea ezarri atzoko partidan. Lehen zatian txukun aritu arren, 1-3 galdu zuen Atletico Madrilen aurka. Bi zati guztiz ezberdin jokatu zituzten Jagoba Arrasaterenek.

Erritmo biziarekin hasi zen partida. Intentsitate handiko bi talde direla lehen jokalditik erakutsi zuten. Baloi guztiak borrokatu zituzten, eta atzetik jokatuta ateratzea eragotzi zioten elkarri. Gol aukera gutxi egon ziren lehen zatian, baina gehientsuenak etxeko taldearenak izan ziren. Estreinakoa eta garbiena partidako lehen minutuan izan zuen Osasunak. Jonyk buruan jarri zion baloia Enric Gallegori. Baina hark ezin izan zuen baloia hiru zutoinen artean jartzerik izan.

Baloia sarera eraman zuena Joao Felix izan zen, penaltiz. Lehen zatia amaitzear zela, Rongacliak area barruan bota zuen Vitolo, eta Estrada Fernandez epaileak penaltia adierazi zuen. Aurrelari portugaldarrak ez zuen huts egin 11 metrotik.

Lehen zatia amaitu bezalaxe hasi zen bigarrena: penalti batekin. Oierrek eskuarekin jo zuen baloia area barruan, eta epaileakpenaltia adierazi zuen, beste behin. Oraingo honetan, baina, Joao Felixek baloia zutoinera bidali zuen, gorritxoen zorionerako. Nagusi izan ziren bigarren zati hasieran Simeonerenak. Osasunak zaindutako atera arrisku handiz hurbildu ziren behin eta berriz. Taldearen itxura eraberritu nahian, aldaketa hirukoitza egin zuen Jagobak. Budimir, Roberto Torres eta Kike Barja sartu zituen. Hurrengo jokaldian, baina, bisitarien bigarren gola iritsi zen. Joao Felixek bikain gainditu zuen Sergio Herrera, area ertzetik egindako jaurtiketa batekin.

Osasunak, bere nortasuna erakutsi, eta aurrera egin zuen. Etxekoek partida amaitzeko hamar minutu falta zirela sartu zuten gola. Ruben Garciaren erdiraketa bikain baliatu zuen Budimirrek, eta bere debutean gola sartu. Gorritxoen berdinketaren gola gertu zegoela, Espainiako taldeak partida erabakita utzi zuen, hirugarren gola sartuz. Lucas Torreirak sartu zuen gola, partidaren azken txanpan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.