Jaialdia

Kulturarteko aniztasuna ospatzen

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Herritarren arteko harremanak bultzatzeko, kulturarteko topaketa egingo dute gaur, Urnietan. Nor bere lurraldeko jantziekin joateko deia egin dute, eta zenbait tailer prestatu dituzte: henna tailerra, txirikordena, oihal afrikarrena eta txalapartarena, adibidez. Munduko sortzaileen azoka eta jolas kooperatiboak ere egingo dituzte, eta zenbait kontzertuz gozatu ahal izango da: Ugartekun txalaparta, Lua Matheus, Jenny Perlaza Aeorrumba eta Afrorap Zizo du Zooren eskutik.

Kulturarteko topaketa
Urnietako (Gipuzkoa) Etxeberri plazan, gaur, 16:30etik 20:30era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.