Ate irekiak

Hegaztiak behatzeko parada Urdaibain

2018ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Hegaztiek Urdaibai Biosfera Erreserban duten garrantziaz gehiago jakiteko, egitarau berezia prestatu dute Urdaibai Bird Centerren biharko, hegaztien munduko egunaren aitzakian. Ate irekien eguna antolatu dute, doako bisita autogidatuekin eta eraztunketa zientifikoko erakustaldi batekin. Parte hartzaileek hegaztiak behatzeko aukera izango dute zentroan bertan zein Gautegiz Arteagako paduretako behatokietan. Migrazio garaia da, eta hegazti ugari igaroko da.

Hegaztien munduko eguna

Bihar, 11:00etatik 19:00etara, Urdaibai Bird Centerren (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.