ERREAKZIOAK

2018ko urriaren 9a
00:00
Entzun
«Ekiteko deia dira txosteneko ondorioak. Dei egiten dugu COP21eko konpromisoak areagotzeko eta horrela Parisko Akordioko helburuak betetzeko. Frantzian, helburu handinahia jarri dugu: karbono isurien neutraltasunera iristea 2050erako. Hilabete amaieran aurkeztuko dugu estrategia: mugikortasun garbia, erregai fosilen baztertze graduala, energia kontsumoa eta hondakinen sorrera».

François de Rugy Frantziako Ekologia ministroa

«Ezin saihestuzko deia egin du txostenak: ekiten hasteko deia. Agerian geratu da oso tarte txikia daukagula klima aldaketari aurre egiteko. Datozen asteetan trantsizio ekologikorako proposamena aurkeztuko dugu. Obligazio nagusia da berotegi gasen isuriak murriztea, arriskuan jarri gabe garapen iraunkorra, ekitatea eta pobreziaren erauztea».

Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Ekologikoko ministroa

«Txostenaren emaitzak ikusita, klima aldaketaren aurkako anbizioa areagotu behar dugu, eta ditugun erronkak aukera bihurtu. Azaroan aurkeztuko dugu Europako Batasunaren estrategia berria».

Miguel Arias Cañete Klimaren Aldeko JardunekoEuropako komisarioa

«Txostenak agerian jarri du zenbat eta gehiago atzeratu orduan eta zailagoa eta nekezagoa izango dela. Egoera egonkortu daiteke, baina ez lehengoratu».

Petteri Taalas Munduko Meteorologia Erakundea

«Mundua garretan dago. Sute tragikoak, fenomeno meteorologiko muturrekoak eta heriotzak eragozteko, erdira gutxitu behar ditugu isuriak. Zientzia klimatikoari buruzko orain arteko txostenik garrantzitsuena da; gobernuek eta enpresariek ez dute non ezkutatu: presaz ekin behar diote. Denok dugu eginkizun bat: norberak egin behar du bere esku dagoena norabidea aldatzeko».

Jennifer Morgan Greenpeaceko zuzendari exekutiboa

«Europako Batasunaren konpromisoa, isuriak %40 gutxitzea 2030erako, ez da aski inondik ere. 2040erako zero isurpen izatea jarri behar da helburutzat. Borondate politikoa da posible denaren eta ez denaren arteko diferentzia».

WWF talde ekologista
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.