Errepideetako langileak, zazpi hilabetez greban

2022ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Errepideetako langileek atzo bete zituzten zazpi hilabete greban, eta Batzar Nagusietako egoitzaren aurrean salatu dute egoera: «Inork ez du erantzukizunik hartzen», adierazi dio BERRIAri Aitor Iarza azpikontratatutako enpresa bateko langileak. Errepideko zerbitzuen arteko «koordinazio falta» ere salatu du, eta adibidetzat jarri du tuneletan askotan gertatzen dena: «Guk, adibidez, tunel batean egiten dugu lana, bide lerro mantsoan bidea ixten dute guk lana barruan egiteko, eta bat-batean baimena ematen diote bide lerro mantsoan bakarrik ibili daitekeen kamioi bati tunel barrutik pasatzeko. Kamioia pasatzen da, eta gu barruan gaude lanean... eta ez da gure segurtasuna bermatzen».

Langileen ratioetan ere hutsuneak daudela diote langileek eta sindikatuak: administrazio kontratu horiek zehazten dituzten gutxieneko langile txandak betetzen direla diote agiriek, baina egiatan paperean baino langile gutxiago ari direla. «Bidelanek kontratatutako enpresa batean egiten dugu lan, eta Bidelaneko langileek baino ordu gehiago egiten ditugu: asteburuetan arazoren bat badago, guri deitzen digute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.