TXOSTENA

2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
2019ko ekaineko data du Sarek eta Ikasmirak prestaturiko txostenak, eta euskal presoen giza eskubideen urratzerik larrienak jasotzen ditu. Iñaki Lasagabaster abokatu eta EHUko irakasleak azaldu ditu horren nondik norakoak.

Sarrera

Abagunea. Txostenaren egileen arabera, «Euskal Herriko egoera politikoa» aintzat hartu behar da, eta espetxe politika hari egokitu: ETAk 2011ko urrian bukatu zuen jarduera armatua, eta 2018ko maiatzean desegin zen.

Eskubide urratze nagusiak

Urruntzea eta sakabanaketa. Txostenaren arabera, neurri horrek ez du izateko arrazoirik, ez du oinarri juridikorik, NBEren eta Europako Batasunaren arauen kontrakoa da, eta «familia bizitzarako eskubidea» urratzen du.

Gaitz larriak dituzten presoak. Legeak zehazten du gaixotasunaren larritasun mailak «erregimenaren aldaketa edo baldintzapeko askatasuna» ekar dezakeela, baina Espainiak neurri hori aplikatzen du soilik presoaren bizia «arrisku nabarmenean» dagoenean; hots, hilzorian dagoenan. Txostenaren arabera, hori Espainiako Konstituzioaren kontrakoa da, «oinarrizko eskubidea den bizitzeko eskubidearen interpretazio murriztailea» egiten duelako.

Zigorren metaketa. Txostenak jasotzen du Europako Batasunak horren inguruan xedatutakoa. Espainiak, baina, arau horien «interpretazio murriztailea» egiten du, eta, gainera, uko egiten dio Europako Batasunaren Justizia Auzitegian interpretazioaren inguruko argibideak eskatzeari, «erabaki oztopatzaile horiek beste interpretazio bat defendatzen duten epaileen boto partikular ugari jaso arren», txostenean azaltzen denez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.