PCB-KO LAN GATAZKA

2022ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
ITP Aero PCBko lan erregulazioa hamabost hilabete eta bi epaiketako prozesu luzea izan da.
2020ko azaroaren 18a
136 kaleratze. Zamudioko plantetako kaleratzeen ondoren, ITP Aerok jakinarazi zuen lantaldea murrizteko beharra zuela. PCB fundizioan lan erregulazio bat abian jarri zuen, hasieran 136 langileri eragingo ziena. Langileek greba hasi zuten.
2020ko abenduaren 24a
Akordiorik ez. Erregulazioaren negoziazio epea akordiorik gabe amaitu zen. Enpresak, geroago, 87ra murriztu zituzten kaleratzeak.
2021eko otsailaren 1a
Istiluak. Langileek piketeak egin zituzten greban. Ertzaintza hainbatetan oldartu zitzaien. Otsailaren 1eko liskarrak bereziki gogorrak izan ziren. Ertzain batek sudurra hautsi zion Javi Gomez CCOOko industria arduradunari.
2021eko apirilaren 28a
Epaiketa. Langile batzordeak auzitara jo zuen, eta EAEko Auzitegi Nagusian epaitu zen kasua. Enpresak eskatu zuen kaleratzeak bidegabetzat jotzeko; sindikatuek, berriz, baliogabetzat.
2021eko maiatzaren 4a
Kaleratze baliogabea. Epaileak arrazoia eman zien langileei. Koronabirusaren eraginengatik kaleratzeak egitea debekatzen duen dekretuan oinarritu zuen ebazpena. Langileek greba utzi zuten.
2021eko maiatzaren 5a
Helegitea. Enpresak esan zuen helegitea jarriko ziola ebazpenari. Auzitegi Gorenera jo zuen. Jakinarazi zuen bitartean kaleratu asmo zituen langileak ez zirela plantetan sartuko.
2021eko irailak 26a
ITP Aeroren salmenta. Rolls Roycek ITP Aero saldu zion Bain Capital inbertsio funtsari. 1.400 milioi euroko operazio bat izan zen.
2021eko abenduaren 17a
Isunak. Langileek salatu zuten greba garaiko isunak jasotzen ari zirela. 5.000 eurotik gora guztira. Bati 700 euroko isuna jarri zioten ertzain baten ezkutuarekin «talka» egin zuelako.
2022ko otsailaren 16a
Epaiketa Gorenean. Gatazka hasi eta hamabost hilabetera, Auzitegi Gorenak zuen azken hitza.
2022ko otsailaren 23a
Arrazoia langileei. Gorenak berretsi egin du kaleratzeak baliogabeak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.