Eskola jangeletako iruzurra aztertzeko batzordea abian da

2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat osatu dute, eskola publikoetako jangeletan izandako iruzurra aztertzeko. EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PPren botoekin onartu dute batzordea sortzea, eta EH Bilduko parlamentari Larraitz Ugarte izango du presidente. Ugartek esandu «azken ondorioetaraino» iristeko helburua dutela, eta iruzur horretan izandako ardura politikoak argitu nahi dituztela.

Lehiaren Euskal Erakundeak hemezortzi milioi euroko isuna jarri zien jangela zerbitzua ematen duten zazpi enpresari, eskoletan zerbitzua emateko lehiaketetara prezioak adostuta aurkeztu zirela eta. Enpresek helegitea jarri zuten , eta EAEko Auzitegi Nagusiak %60 jaitsi zuen isunaren zenbatekoa. Frogatutzat jo zuen ituna egin zutela, eta Jaurlaritzaren «prebentzio faltaz» ohartarazi zuen epaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.