Eskola jangeletako iruzurra aztertzeko batzordea abian da

Berria -

2018ko apirilak 13
Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat osatu dute, eskola publikoetako jangeletan izandako iruzurra aztertzeko. EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PPren botoekin onartu dute batzordea sortzea, eta EH Bilduko parlamentari Larraitz Ugarte izango du presidente. Ugartek esan du «azken ondorioetaraino» iristeko helburua dutela, eta iruzur horretan izandako ardura politikoak argitu nahi dituztela.

Lehiaren Euskal Erakundeak hemezortzi milioi euroko isuna jarri zien jangela zerbitzua ematen duten zazpi enpresari, eskoletan zerbitzua emateko lehiaketetara prezioak adostuta aurkeztu zirela eta. Enpresek helegitea jarri zuten , eta EAEko Auzitegi Nagusiak %60 jaitsi zuen isunaren zenbatekoa. Frogatutzat jo zuen ituna egin zutela, eta Jaurlaritzaren «prebentzio faltaz» ohartarazi zuen epaian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna