Gonzalezek «prezio duinak» eskatu ditu mahastizainentzat

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun
Guardiara egindako bisitan, mahastizainei «eskualdeari eta sektoreari duintasuna emango dioten prezioak»ordaintzeko eskatu die upeltegiei Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.

Mahats bilketa aurki hasiko dela eta kalitatezko fruitua espero dela esan du; «baina kalitate handi hori behar den bezala ordaindu behar da. Ez da nahikoa produkzio kostua ordaintzea; mahastizainen ahaleginak eta jakintzak prezio duina behar du». Gainera, salatu du upeltegi gehienek ez dutela jakinarazi zenbat ordainduko dieten mahatsa nekazariei. «Kontratu garbiak behar ditugu, eta uzta hasi aurretik egindakoak.»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.