De Blasis erdilaria eta Cucurella atzelaria ilusioz iritsi dira Eibarrera

Pablo de Blasis eta Marc Cucurella atzo aurkeztu zituzten.
Pablo de Blasis eta Marc Cucurella atzo aurkeztu zituzten. JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko irailak 4
Udako merkatuan fitxatutako azken bi jokalariak aurkeztu zituen atzo Ipuruan Eibarrek: Pablo de Blasis erdilaria eta Marc Cucurella atzelaria. De Blasis Alemaniako Mainz 05 taldetik dator. «Eibar leku ezin hobea da Espainiako Ligan jokatzeko. Azken denboraldietan, gauzak oso ondo egin ditu, eta ikusi dudan giroa asko gustatu zait: taldea familia bat bezala da, eta hori oso inportantea da. Espero dut denboraldi ona izatea taldearentzat. Dena emango dut horretarako».

Eibarren jokatzeko modua bere ezaugarrietarako oso egokia dela nabarmendu zuen Cucurellak: «Bizi eta erasokor jokatzea gustatzen zaio, baita baloia edukitzea ere. Horregatik erabaki dut ona etortzea.».

Fran Garagarza kirol zuzendariak nabarmendu zuen bi jokalariek beste talde batzuetako eskaintzak izan zituztela: «Guretzat, oso inportantea da hona etorri izana».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna