Euskal Herriko Itzulia. ERRELEBOKA

Ametsa beteko dut Arratera igota

Urko Berrade.
2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Guretzat handia da etxeko lasterketan, Itzulian, egoteko aukera izatea. Baina aldi berean, gazi-gozoa ere izaten ari da, lehen egunean bi taldekidek etxera joan behar izan zutelako COVID-19aren protokoloagatik. Voltan ere antzekoa gertatu zitzaigun. Pena da, bi txirrindulari gutxiagorekin estrategia apur bat aldatu behar izan dugulako, eta lanak taldekide gutxiagoren artean banatu. Baina garrantzitsuenaosasuna da. Gainera, ilusio handiz gaude, ea ihesaldiren bat hartu eta aukera dugun garaipenen bat lortzeko. Agian etzikoa izan daiteke horretarako aproposena. Nahiz eta zaila izango den.

Bigarren etapa hau urduria izan da. Hotza eta euri egin du, eta oso bizkor joango gara, ihesaldia kontrolatzeko. Erorikoren bat ere izan da, eta azken mendatean hautsi da dena. Pozgarria eta handia izan da Alexek egin duena. Nire kasuan kostatu zait erritmoa hartzea, baina gero taldeari lagundu ahal izan diot eta gustura amaitu dut. Faboritoen artean Roglic ikusten dut indartsuen.

Hartutako tratuaren ostean, orain atseden hartzea tokatzen da. Orain protokoloarekin bizkorrago joaten gara hotelera, eta eskertzen da. Masajea garaiz hartu, afaldu eta irakurtzea. Horixe izaten da nire errutina. Ekonomia asko gustatzen zait eta horren inguruko liburu bat irakurtzen ari naiz: El inversor inteligente.

Ea dena ondo joaten den, eta lasterketa amaitzeko aukera dudan. Hori lortuz gero nire ametsa beteko dut. Nire lasterketa kuttuna izan da beti Itzulia. Iruñetik gertu igarotzen zenean beti joaten nintzen ikustera. Baina Itzulia beti Arraterekin lotu izan dut, eta han ere behin baino gehiagotan egon naiz. Orain, tropelarekin igotzea izugarria izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.