ERAKUSKETAK

2022ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Oraintxe bost erakusketa daude Artium museoan. Urteurrenaren harira, ordea, beste obra batzuk ikusteko aukera ere badago, eraikinaren barrualdean nahiz kanpoaldean. Apirilean eta maiatzean sarrera doakoa da bisitari guztientzat.

'Zeru bat, hamaika bide'
2023ko urtarrilera arte. 1977. eta 2002. urteen artean Euskal Herrian izandako gertaera politiko eta sozialak praktika artistikoekin lotzen ditu erakusketak. Ehun obra baino gehiago daude ikusgai, Artiumeko funtsak oinarri hartuta: eskulturak, dokumentuak,afixak, bideoak, argazkiak...

'Not Belonging to and in Solidarity With'
Irailaren 30era arte.Anna Daucikova artista eslovakiarrak 1980tik gaur arte egindako ibilbidearen ikuspegi zabala eskaintzen du erakusketak. Atzera begirako bat da, eta, batez ere, argazkiek eta bideoek osatzen dute proposamena. Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerrari erantzuteko asmoz berrikusi duen pieza bat ere ikus daiteke, beste obra batzuen artean.

'The Voixe of The Valley'
Irailaren 18ra arte. Erlea Maneros Zabalak azken bost urteetan ekoitzitako lanak daude erakusketan. Artistak areto bakarrean eta Ā«elkarrizketanĀ» jarri ditu guztiak. Aurrez aurre daude, esaterako, AEBetako bere tailerrean egindako bideo bat eta Madrilgo Reina Sofia museorako egiten hasi eta Artiumerako berrikusi duen beste pieza bat. Lau obra dira guztira ikusgai daudenak.

'Gold 20. Fundir y parar'
Maiatzaren 29ra arte. Ainara Elgoibar artistaren bi film ikus daitezke Z aretoan. Arkitekturan erabili ohi den beira berezi baten inguruko ikus-entzunezkoak dira. Material horrekin egindako maketa bat ere jarri du ikusgai artistak.

'Pentsatzeko leku bat'
Ekainaren 5era arte. 1957 eta 1979 artean Euskal Herrian abian jarri ziren hainbat proiektu pedagogiko, artistiko eta esperimental ditu aztergai erakusketak, Jorge Oteiza ardatz gisa hartuta.

'Cuerpos por un momento'
Maiatzaren 23ra arte.Testuinguru bilduma batetik abiatuta programaren barruan, Ion Munduate artistaren hiru ikus-entzunezko biltzen ditu erakusketak. Irudia, dantza eta performancea lotzen ditu artistak bere lanetan, gorputza eta mugimendua elkartuz.

'Bilduma_Horman'
Urtean zehar. Urtemugaren harira, museoaren funtsaren parte diren obra batzuk ikusgai daude doako sarbidea duten espazioetan. Zehazki, 22 obra erakutsiko dituzte, txandaka: June Crespo, Elena Medizabal, Txomin Badiola, Gema Intxausti eta Cristina Iglesiasenak, besteak beste.

'Bilduma_Gordailuan'
Hilero. Doako espazioetan ikus daitezkeen obrez gain, museoaren gordailuan dauden artelanak ikusteko aukera ere eskaini die museoak bisitariei urteurrenaren aitzakian. Publikoari itxita egoten den gunea bisitatu, eta Artiumen bilduma propiotik maileguan gehien ematen diren obrak ikusteko aukera dago: Picasso, Miro,Ferrer eta Tapiesen lanak, besteak beste. Bisita gidatuak antolatu dituzte horretarako, hilero.

'Bilduma_Plazaratu'
Datarik gabe. Museoak obra berriak jarriko ditu eraikinaren kanpoaldean, eta esku hartzeak egingo ditu aurretik instalatutako piezatan. Jarduerak ere antolatuko ditu horien inguruan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.